lunes, 9 de marzo de 2009

ANIMALIEI EGITEN DIREN TRATU TXARRAK

Denok dakigun bezala, animaliak gero eta tratu txarragoak jasotzen dituzte gizakiengandik.
Hasieran, gizakiak beharrezkoak genituen gure bizitzari aurre egiteko, haiei esker janaria lortzen baikenuen eta gure ordez bortxazko lanak egiten zizkiguten, adibidez, lurrari buelta ematea, pisu handiak garraiatzea...


Teknologia asko garatu da, honek abantailak eta desabantailak ekarri ditu aldi
berean, animalien kasuan batez ere. Adibidez, behiak itzitzeko, lehen eskuz egin beharra zenez, denbora gehiago eskatzen zuen eta arrisku gehiago esnea erortzeko edo animaliak ostiko emateko. Orain berriz, itzitzeko makinak sortu dituzte, hauei esker azkarrago egiten da lan eta arrisku gutxiago dago.
Aldiz, lehen esnea, partikularretara saltzen zen, litroa prezio finko batera. Orain berriz, esne litroa bere kalitatearen arabera saltzen dute, hau da, esnea ez dela behar bezala ordaintzen, langile hauek egiten duten lana bezala. Multinazionalak aberasteko gezurren bidez gutxiago ordaintzen diete hauekin lan egiten dutenei , beraien kontura etekin handiagoak lortzeko. Bestalde, xantaia egiten diete kanpotik merkeago ekarriko dutela esanez eta ez diotela esne gehiago erosiko. Jendeak, nahiago du atera berriko esnea edatea brik-ekoa baino.











No hay comentarios:

Publicar un comentario