lunes, 16 de marzo de 2009

ANIMALIEK SUFRITZEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Power point bat egin dugu animalien egoera txarra salatzeko.
Bertan animalien bi aldeak ikus ditzakegu, lehenengo argazkietan kondizio jasangaitzetan bizi dira; bigarren zatian ordea, animaliak bizi beharko liratekeen bezala ageri dira, aske eta pozik.



ANIMALIEK SUFRITZEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Honez gain, zezen plazatan gertatzen den ekintza lotsagarria salatu nahiko genuke. Zezen hilketa soilik balitz, hau da kolpe batez seko uztea ez da polita baina askoz okerragoa da zezenei tortura hauek pairatzea. Ez dakigu bertako pertsonek zer pentsatzen duten baina ederki dakigu zer motako pertsonak diren; hiltzaileak izateaz gain, erruki eta bihotz gabeko pertsonaiak direla garbi daukagu. Nahiz eta toreatzaileak zezenak torturaren bidez hiltzea gaizki egon, baina zezenen aurkako ekintza toreatzaileek egin, bertara gerturatzen den publikoak ere erruan zati handia dauka.

Hona hemen taula bat azken urte hauetan zezen plazatan hil diren zezenen kopurua. Hona hemen kanta bat ekintza hau salatzen.



2003 urtean
2004 urtean
2005 urtean
3006
2935
3102



ANIMALIEK SUFRITZEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Baserri girotik kanpo, zoologikoetako egoera ere oso aipagarria dela iruditzen zaigu, bertako animaliak preso bizi baitira.




Argazki hauetan ikus daitekeen bezala,animaliak oso gaizki tratatuak daude. Animali hauek lortzea ez zaie ezer kostatu eta hauen egoera penagarria guk ikusteko asko kobratzen gaituzte.

ANIMALIEK SUFRITZEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Gainera, gobernuko gorbata dunak, noizean behin etxaldea ikuskatzera etortzen dira, behien egoera eta bertako ingurunea aztertzeko. Edozein txorradagatik konpontzea exijituko dizute haiek diru gehiago ateratzeko.


Hau gutxi balitz,ez daukate sorora behien piza botatzerik, bizilagunak kexatu bitartean. Bizilagunak kexatuz gero, negozioari kalte egingo dio, kexa horiek udalak eskusa bezala hartuko baitu soroarekin eta animaliekin nahi duena egiteko. Baserritarrak, kamioi bati ordaindu eta jaten eman beharra dio kamiolariari bere pizak beste soro batera botatzeagatik.
Betidanik, behiak, zerriak... Ixtegietan eduki izan dira errazago loditzeko, era honetan,haragi gehiago izateko. Erabiltzen zuten beste teknika bat zera zen, animaliak belar-sorora eramaten zituzten bertako belar guztia jatera eta hau egindakoan, beste belar-soro batera eramaten zituzten edo mendira.

lunes, 9 de marzo de 2009

ANIMALIEI EGITEN DIREN TRATU TXARRAK

Denok dakigun bezala, animaliak gero eta tratu txarragoak jasotzen dituzte gizakiengandik.
Hasieran, gizakiak beharrezkoak genituen gure bizitzari aurre egiteko, haiei esker janaria lortzen baikenuen eta gure ordez bortxazko lanak egiten zizkiguten, adibidez, lurrari buelta ematea, pisu handiak garraiatzea...


Teknologia asko garatu da, honek abantailak eta desabantailak ekarri ditu aldi
berean, animalien kasuan batez ere. Adibidez, behiak itzitzeko, lehen eskuz egin beharra zenez, denbora gehiago eskatzen zuen eta arrisku gehiago esnea erortzeko edo animaliak ostiko emateko. Orain berriz, itzitzeko makinak sortu dituzte, hauei esker azkarrago egiten da lan eta arrisku gutxiago dago.
Aldiz, lehen esnea, partikularretara saltzen zen, litroa prezio finko batera. Orain berriz, esne litroa bere kalitatearen arabera saltzen dute, hau da, esnea ez dela behar bezala ordaintzen, langile hauek egiten duten lana bezala. Multinazionalak aberasteko gezurren bidez gutxiago ordaintzen diete hauekin lan egiten dutenei , beraien kontura etekin handiagoak lortzeko. Bestalde, xantaia egiten diete kanpotik merkeago ekarriko dutela esanez eta ez diotela esne gehiago erosiko. Jendeak, nahiago du atera berriko esnea edatea brik-ekoa baino.











miƩrcoles, 4 de marzo de 2009