3. Parrafoa
Epikuroren ustez tonteri bat zen heriotzari beldurra izatea, izan ere heriotza etortzen denean gu ez gara existitzen eta geu bagaren bitartean, heriotza ez da agertzen. Beraz, bizidunei nahiz hildakoei ez die ezertan eragiten, batzuentzat ez delako existitzen, eta besteak jadanik ez existitzen ez direlako. Epikurok zera dio, bizitza sentitzea dela eta hiltzea ez sentitzea.
4.Parrafoa
Jakintsuek zera esaten zuten, bizitza aprobetxatu behar zela eta heriotzari ez zaiola beldurra izan behar. Epikuroren ustez, heriotzari beldurra diotenak, ez dute besteak bezala bizitza disfritatzen. Bizitza merezi ez duela esaten dutenak, fribolo batzuk direla iruditzen zaizkio, benetan gaizki bazaude, zure buruaz beste egitea esaten du Epikurok.
5.Parrafoa
Epikurok desioak sailkatu egiten zituen, modu hontara ea zoriontasuna ematen zioten edo ez ikusten zuen.
Lehenik bi multzotan sailkatzen zituen:
1.Alferrikakoak
2. Naturalak
Naturalen barruan beste sailkapen bat egiten du:
2.1 Naturalak
2.2 Beharrezkoak
Beharrezkoen barruan beste bi klase daude:
2.2.1 Zorionerako
2.2.2 Gorputzaren ongi izatea
6.Parrafoa
Epikurok zera esaten zuen, gauza guttirekin konformatu behar garela. Gauza gutxi baditugu, ez dugu ezer faltan botako eta gertatzen dena gertatuta ere ez dugula ezer galduko. Gauza asko baditugu ordea, behar baino gehiago, ohitu egiten gara eta ez dugu baloratuko. Baina behin galdu ez gero, faltan botako ditugu eta asko sufrituko dugunez, ez gara zoriontsuak izango.